Realaren eta Alavesen arteko partida izango da abuztuaren 8an

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 12a, 16:56
Reala eta Alaves lehian, Anoetan (La Liga Santander).

Zarautz Kirol Elkartearen 75. urteurreneko ospakizunen barruan, abuztuaren 8an gizonezkoen lehen mailako bi euskal talderen arteko norgehiagoka antolatu dute herrian. Realak eta Alavesek elkarren aurka jokatuko dute Asti futbol zelaian, Xabier Txurruka alkateak sare sozialetan jakitera eman duenez.