Ate irekien jardunaldia egingo dute ostegunean AECCren egoitzan

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 13a, 08:30
AECCren Zarauzko egoitza.

AECC Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkartearen Urola Kostako Batzordeak Zarauzko egoitzaren zortzigarren urteurrena ospatuko du.

Ostegun honetan egingo dute ate irekien jardunaldia AECCren Zarauzko egoitzan, zortzigarren urteurrena ospatzeko. Boluntario talde batek hurbiltzen diren pertsona guztiei emango die arreta, 10:30etik 13:00era goizez, eta 16:30etik 18:30era arratsaldez.

Ekimen honen helburua elkarte honen pazienteei, ahaideei eta gainerako herritarrei doan eskaintzen zaizkien zerbitzuak eskualdeari ezagutzera ematea da. Begoña Crespo AECC Gipuzkoako Urola Kostako Batzordeko presidenteark azaldu duenez, ate irekien asmoa jendeak non dauden, zer egiten duten eta eskaintzen dituzten zerbitzu guztiak ikustea da. "Azken finean, jakin behar dute gure laguntza izan dezaketela minbiziak kaltetuta egon edo ez egon, eta, esate baterako, erretzeari uzteko moduko terapiak ere eskaintzen ditugu".