Kyle Gill, Zarauztarrako txirrindulari berria

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 12a, 20:00
Kyle Gill txirrindularia. (Zarauztarra T.K.E.)

Ekainaren 9an etorri zen Barbadoseko Kyle Gill txirrindularia Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkartera, eta abuztura arte egongo da bertan. Zumaian debutatu zuen lasterketa txukuna eginez, eta igandean taldekideekin batera Eibarren izango den Gipuzkoako txapelketan hartuko du parte.