Izena eman daiteke Frontoi Txikiko Emakumezkoen Paleta Txapelketan

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 13a, 12:06
Emakumezkoen Paleta Txapelketa.

Uztailean zehar jokatuko dituzten partidak, eta gehinez ere hamabi bikotek hartu ahal izango dute parte.

Frontoi Txikiko Emakumezkoen Paleta Txapelketa antolatu dute hamargarren aldiz, eta jada izena eman daiteke bertan parte hartzeko. Txapelketa uztailean zehar egingo dute: hilaren 9an hasiko da, eta hileko bigarren eta hirugarren asteetan jokatuko da. Finaleko norgehiagoka hilaren 18an izango da.

Tenis modalitateko pilotarekin lehiatuko dira, binaka, eta partidak 30 tantora egingo dituzte. Gehienez ere hamabi bikotek hartu ahal izango dute parte, eta izena emateko epea ekainaren 29an bukatuko da. Antolatzaileek beraiekin harremanetan jartzeko bi telefono zenbaki eman dituzte: 943-83 14 63 eta 670 89 03 05 (Maite).