Bihar (ekainak 15), 19:30etik aurrera, Luis Sala Gonzalez eta Jose Luis De la Granja historialari eta idazleek beraien liburuak aurkeztuko dituzte Zazpi Kultur Etxean. Indalecio Prieto, república y socialismo liburua Luis Sala Gonzalezek aurkeztuko du, eta Vidas Cruzadas, Prieto y Aguirreren aurkezpena, berriz, bien artean egingo dute. Ludger Mees historialariak izango du saioa gidatzeko ardura.