Ramadaneko baraualdia amaitzeko otordu irekia antolatu dute emakume musulmanek

Karkara.eus 2018ko eka. 13a, 18:07

Orioko Herriko Plaza hartuko dute, eta jaki arabiarrak prestatuko dituzte afaritarako. Ramadana zer den gertutik ezagutzera gonbidatu dituzte herritarrak.

Ramadaneko baraualdiari amaiera emateko, otordu irekia antolatu dute Orioko eta Zarauzko emakume musulmanek biharko. Orioko Herriko Plaza hartuko dute, eta jaki arabiarrak prestatuko dituzte afaritarako. Ramadana zer den gertutik ezagutzera gonbidatu dituzte herritarrak. 

Ghariba El Ghailaniren hitzetan, herenegun otu zitzaien otordu irekia antolatzearen ideia: "Lagun batekin hizketan egon ginen, eta ea zer jaten eta edaten dugun galdezka aritu zen". Urtero galdera berdinak entzuten dituztela dio, eta beraien kultura eta erlijioa ezagutzera emate aldera antolatu dute afaria.

Albistea osorik irakurtzeko: Karkara.eus