Anestesiak iragarri ditu lehen diskoaren 25. urteurreneko birako datak

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 14a, 12:46
Anestesia taldea 1993an, entsegu lokalean.

Hilabete hasieran iragarri zuen Anestesia taldeak bira labur bat egingo zuela, Gorrotoaren Ahotsa bere lehen diskoaren 25. urtemuga ospatzeko. Orain, jakitera eman dituzte sei izango direla eskainiko dituen kontzertuak, irailaren 15ean hasita. "Oso gustura ari gara kantu zahar haiek jotzen, batzuk ia ahaztuta genituen eta berriak izango balira bezala ari gara gozatzen!", adierazi dute Facebook atarian.

'Gorrotoaren ahotsa' diskoaren 25 urteurreneko bira