Javi Agirre 'Handia' filmaz ariko da solasean Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 14a, 20:00
Javi Agirre, Goya sariarekin (Aritz Mutiozabal).

Goya saria lortu zuen Zarauzko bizilagun Javi Agirre argazki zuzendari irundarrak joan den otsailean, Handia filmean egindako lanagatik. Ostiral honetan (ekainak 15), Photomuseumen izango da, Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, Handia, realidad o fábula fotográfica hitzaldia eskaintzen.

Agirrek filmaren argazki-tratamendua azalduko du, preprodukziotik postprodukziora arte. Batez ere, filmaketari buruz arituko da eta pelikulan erabilitako kamera eta argiztapen teknikak esplikatuko ditu.

Saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrera doan izango da.