ZKE Halterofiliak sei domina erdietsi ditu Gipuzkoako Txapelketan

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 16a, 10:00
ZKE Halterofiliako kideak Gipuzkoako Txapelketan (ZKE Halterofilia)

Ainhoa Larramendi eta Imanol Zulaika Espainiako Txapelketarako sailkatu dira, eta Gipuzkoako selekzioarekin ariko dira ekainaren 23an, Galdakaon.

Halterofiliako maila absolutuko Gipuzkoako Txapelketan izan ziren ZKE Halterofiliako sei kide joan den astean, ekainaren 9an, Villabonako Olaederra kiroldegian. Enrike Kortajarena, Ibon Eguskiza eta Jon Mendizabalen gidaritzapean aritu ziren lehian, eta sei domina lortu zituzten: bina urrezko, zilarrezko eta brontzezko, alegia.

Ainhoa Larramendi eta Imanol Zulaika Gipuzkoako txapeldun izan ziren; 48 kiloko kategorian eta 77 kilokoan, hurrenez hurren. 69 kiloko kategorian, berriz, Danel Lopez bigarren izan zen, eta Jaizki Mendizabal hirugarren. Azkenik, 94 kilokoetan, Aitor Gabirondok 2. postua lortu zuen ,eta Borja Bravok 3. postua.

Bestalde, ekainaren 23an, Galdakaon ospatuko den Euskadiko Txapelketarako lau zarauztar hautatu ditu Gipuzkoako selekzioak. Larramendi eta Zulaika titular gisa, eta Lopez eta Gabirondo, berriz, ordezko gisa. Galdakaoko emaitzak kontuan izanda,u ztailaren 20an A Coruñan izango den Espainiako Txapelketan parte hartuko duen Euskadiko selekzioa osatuko dute. ZKE Halterofiliaren helburua da Larramendi eta Zulaika Espaiiako lehiarako sailkatzea, eta horretarako gogor ari dira entrenatzen.