Bihartik hasita, Zarauzko hiribusaren ordutegia aldatu egingo dute eta udako ordutegia jarriko dute indarrean. Hori horrela, udaleko Mugikortasun Sailak bi ohar nagusi eman ditu jakitera:
- Alde batetik, iaz martxan jarritako 3. linearen inguruan jasotako herritarren eskaerak eta linearen erabilpenak kontuan hartuta, zenbait geltokitan maiztasuna aregotuko dute.
- Bestetik, 1. eta 2. lineatan zerbitzuaren puntualtasuna eta kalitatea bermatzeko, goizeko eta arratsaldeko erabilpen txikieneko guneetan autobusak geldialdi bakarra egingo du.
Informazio gehiago edota linea guztien udako ordutegia eskuratu nahi dutenek zarauzkohiribusa.org webgunean topatuko dute.