Sanpelaioak 2018

Irudietan: Sanpelaioak ospatzen hasi dira Iñurritza auzoan

Zarauzko hitza 2018ko eka. 16a, 13:43

Auzoko festa batzordeak antolatuta, San Pelaio jaietarako giroa berotzen hasi dira Iñurritza auzoan. Bertako produktuen azoka eta txakolin dastaketa izan dituzte goizean zehar; barazkiak, eztia, ogiak, gozogintza, gazta, haragia, loreak eta artisau produktuak erosi izan dituzte bertaratutakoek. Ondoren, urtero bezala, bertako txakolina dastatu dute, txistorra mokadutxoekin lagunduta.