Bideoa: Hondartzaraino eraman dute pentsio duinen aldeko aldarria

Zarauzko hitza 2018ko eka. 17a, 19:00

Kaleak hartu dituzte Zarauzko eta inguruko herrietako bizilagunek, pentsio duinen aldeko mobilizazioan. Lege Zaharren enparantzan abiatu dute protesta, eta hondartzaraino eraman dute bestelako pentsio sistema baten aldeko aldarria. Antolatzaileen arabera, mila lagunetik gora batu dira.