Hasiera ona eman dio Enbatak ligari

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 18a, 18:00

KAE 1 ligako lehen bi estropadak jokatu zituzten asteburuan, Portugaleteko uretan; larunbatean, erlojupekoa (ez zen izan puntuagarria), eta igandean, lau kaletara. Enbatako arraunlariek lan txukuna osatu zuten egun batean zein bestean: larunbatean, 5. postua eskuratu zuteen; igandean, berriz, 6. postua. Ondorioz, 6.ak dira sailkapen orokorrean, 7 punturekin.

Hona hemen Zarautz Arraun Elkarteak bere Facebook kontura igo duen bideoa, zeinean Enbata ontzia lehian ikusten den.

Bestalde, asteburu honetan jardunaldi bakarra izango dute: Donibane Lohizunen izango dute estropada, larunbatean (ekainak 23), 16:00etatik aurrera.