'Gaztakatarrak' eta '7eleven' izan dira garaile Tropela Hondartzan ekitaldian

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 19a, 09:00
Sari banaketaren ondoren, parte hartzailen argazkia (@egarate).

Igande goiz ederra pasatu zuten hainbat herritarrek Tropela elkarteak antolatutako txapelketan. Ziklistatxoekin eta kanikekin aritu ziren jokoan, hondarretan eginiko zirkuituetan, eta helduetan 7eleven taldeak irabazi zuen eta, gaztetxoetan, berriz, Gaztakatarrak taldeak.

Argazkia: @egarate

Erlazionatuak