Haurrentzako eskumuturrekoak banatuko ditu Gurutze Gorriak

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 20a, 11:03
Eskumuturrekoak Gurutze Gorriaren instalazioetan banatuko dituzte (Gurutze Gorria)

Hondartzan ohikoa izaten da haurrak galduta ibiltzea, eta horregatik, aurten ere doan banatuko dituzte umeentzako eskumuturrekoak, bertan izena eta telefono zenbakia jartzeko.

Gurutze Gorriak jakinarazi duenez, aurten ere banatuko ditu haurrentzako eskumuturrekoak. Doan emango ditu, eta nahikoa izango da Zarauzko eta Getariako hondartzetan dituen instalazioetara gerturatu eta eskatzea.

Eskumuturrekoetan haurraren edo gurasoen datuak jar daitezke; eta, bereziki, telefono zenbaki bat. Izan ere, hondartzan ohikoa izaten da haurrak galduta ibiltzea uneren batean. Batzuetan, ordea, erabat galtzen dira. Horri irtenbidea ematea da eskumuturreko hauen helburua.

Gurutze Gorriko langileak ariko dira aurten ere Zarauzko hondartza zaintzen, eta horietako bat da Nora Muñoa zarauztarra. HITZA-k elkarrizketatu zuen orain egun batzuk.