Pig&Kiss taldeak bere lehen diskoa kaleratu du

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 21a, 16:29

 

Bere estreinako diskoa argitaratu berri du Pig&Kiss rock laukoteak. Fredi Peláezen gidaritzapean grabatu dute, Beasaingo Pottoko estudioan, eta, guztira, ingelesez abesturiko hamar kanta jaso dituzte. Diskoa hainbat plataforma digitaletan entzun nahiz eskuratu daiteke; euskarri fisikoan ere kaleratzeko asmoa dute.