Abian da Basarri bertsopaper lehiaketa

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 21a, 20:00
Basarriren bustoa (Hitza).

Zarauzko Udaleko Kultura Sailera helarazi behar dira lanak, eta aukezteko epea uztailaren 31n bukatuko da.

XXXIV. Basarri Bertsopaper Saria antolatu du udalak, euskara suspertzeko eta bertsogintza laguntzeko asmoz. Lanak uztailaren 31a bitartean aurkez daitezke, eta parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper aurkeztu ahalko ditu, bakoitzak gutxienez zortzi bertsorekin, gai eta doinu librean.

Lanak udaleko Kultura Sailera (Sanz Enea kultur etxea, Nafarroa kalea 22, 20800 Zarautz) bidali behar dira; izengoiti batekin sinatu beharko dira eta aparteko gutun azal itxi batean egilearen datuak –izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta gainontzeko xehetasunak– zehaztu. Posta elektronikoz jasotako lanak ez dituzte onartuko dituzte.

Epaimahaiak irailean emango du jakitera irabazleen izenak. Bi sari banatuko dituzte: garaileak 1.500 euro eta txapela eskuratuko ditu, eta 1.000 euro eta oroigarria bigarren sailkatuak. Parte hartzaile berak sari bat baino gehiago ezin izango du eskuratu. Sariak Lizardi

Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek 943-00 51 20 telefono zenbakira dei dezake edo kultura@zarautz.eus helbide elektronikora idatzi.