Udalak Sortaldea zen lokala utzi dio Gurutze Gorriari

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 23a, 10:00

Obra batzuk egin ostean, uztailaren bukaerarako lokala prest egotea espero da.

Gurutze Gorriari utzi dio udalak Sortaldea zen lokala (lehen Itsas Naturarena izandakoa). Beren langileen formakuntzarako zentro gisa erabiliko dute lau espazioz hornitutako gunea. Iban San Martin zinegotziak azaldu duenez, lokala utzi auretik beharrezkoa zen egokitzapen lan batzuk egitea. Murgil Eraikuntzak enpresa  duela gutxi hasi da obrak egiten, 81.249,09 euroko aurrekontuarekin.

Herriko beste elkarteei irekia

Zarauzko udalak eta herriko beste elkarteek ere izango dute lokala erabiltzeko aukera ekintza puntualetarako. Hitzaldiak, formakuntzarako saioak edo bestelako ekintzak antolatzeko aukera egongo da, beti ere, Gurutze Gorriaren jarduerei oztopo egin gabe eta aurrez berarekin adostuta.