Aldarria eta kirola, presoen aldeko pala txapelketan

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 23a, 13:51

Ekaitz 0 km dinamikaren barruan, pala txapelketa mistoa jokatu dute gaur goizean. Guztira, 28 bikote aritu dira nor baino nor herriko hainbat frontoietan, eta fase finala Frontoi Txikin jokatu dute, 12:00etatik aurrera. Herritar dezente bertaratu da azken txanpako partidak ikustera; mokadutxoen eta edarien postu bat ere jarri dute, gainera. Zarauzko Sarek antolatu du txapelketa, eta, bide batez, dei egin du Orain presoak lelopean urriaren 20an Bilbon egingo duten manifestaziora joateko.