San Joan suaren bueltan elkartuta

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 24a, 10:51

Zelai Ondoko Jai batzordea arduratu zen beste urte batez San Joan sua pizteaz, Mitxelena kaleko zabalgunean. Ohi bezala, herriko hainbat taldek hartu zuten parte ekitaldian: Jalgi Dantza Taldeak, Montetxio koruak, Alprojako kideek eta Goizeko Ihintza txistulari taldeak. Gau magikoa izanik, herritar ugari bertaratu zen suaren berotasunera.

Erlazionatuak

Bideoa: San Joan suaren ekitaldia

Zarauzko Hitza 2018 eka 24 Zarautz