Sanpelaioak 2018

Erraldoien eta buruhandien festa, guztien gozamenerako

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 24a, 12:58

Sanpelaioetako egitarauaren barruan, Erraldoein eta Buruandien Zarauzko III. Topaketa egin dute gaur eguerdian. Txabillo buruhandi eta erraldoien taldearekin batera, Bidasoakoek eta Iruñeko Alde Zaharrekoek hartu dute parte festan. Lege Zaharren enparantzan elkartu dira, eta ondoren kalejira egin dute, Musika Plazan geldialdia eginez. Aurrekoetan bezalaxe, hainbat familia bertaratu da pertsonaia ikusgarriez gozatzera.

Erlazionatuak