Iritsi dira haur sahararrak

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 25a, 13:03
Zarautzen elkartu dira haurrak eta haien harrera familiak (Onintza Lete Arrieta)

Urtero bezala, sanpelaioen bueltan etorri da hainbat haur saharar uda bertan pasatzera. Harrera familiekin elkartu dira gaur eguerdian, eta Saharautzeko arduraunek hainbat argibide eta material eman diete. Izan ere, medikuarenera eta dentistarenera bisitak egitea egokituko zaie datozen egunetan. Uda Getariako, Orioko eta Zarauzko familiekin pasako dute haurrek.