Beteranoen Ligako bandera irabazi du Badok13 taldeak asteburuan Sestaon, eta oraindik hainbat jardunaldi dituzte emaitza onak lortzen jarraitzeko. Datorren larunbatean, esaterako, Zumaian da estropada, arratsaldez. Azken lehia, berriz, Getxon izango dute, uztailaren 27an.
28 lagunek entrenatzen dute ZAEren instalazioetan "urte osoan zehar". Bi traineru dituzte beteranoek: batek ligan hartzen du parte, eta bestea gonbidatu gisa aritzen da arraunean.
Badok13 taldea 2013. urtean hasi zen konpetitzen, eta bost urtera lortu du lehen bandera. "ZAEkoak izandakoak ditugu taldean orain, eta horrek kalitatea eman digu", azaldu du Edu Mugertza taldekideak.