Sanpelaioak 2018

Aldarri feministek hartu dute kalea

Txanogorritxuren ipuina gogora ekarriz, hainbat pankartaz bete zuten Zigordia kalea udaletxetik Musika Plazarako tartean, gauerdian. Azken pankarta erraldoiak hala zioen: "Ez dugu salbatzailerik behar, Manada gu gara!". Pankartaren aurrean, hainbat emakume oihuka, saltoka, txistuka eta irrintzika aritu ziren, txano gorriak eta otsoen maskarak jantzita.