Sanpelaioak 2018

Pepe Txabillo eta erraldoi eta buruhandien taldea omendu dituzte

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 26a, 12:08
Bi erraldoi txikez gain, Txabilloren omenez sortutako erraldoia eskaini zioten opari omenduari. (Amaia Urbieta Arruti)

Hainbat sorpresa izan dira bart San Pelaio egunaren bezperako ekitaldian. Aurtengoan, Pepe Txabillo eta erraldoi eta buruhandien taldea izan dira omenduak, herriko festen alde eginiko lan guztiagatik.

Gauerdia baino hamar minutu lehenago, San Pelaio makila jaso zuen Oskar Mutiozabal Pepe Txabilloren semeak, erraldoi eta buruhandien taldearen izenean. Sorpresaz beteriko gaua izan zen atzokoa. Erraldoien taldeak aurrez prestatutako dantza bat egin zuen, baina betiko lau erraldoiez gain, bostgarren bat aurkeztu zuten, hain zuzen ere, Pepe Txabillo erraldoia. Jarraian, Txabillo udaletxeko balkoira igo zen alkatearekin batera, eta emozio artean, unkituta festa zoriontsuak eskaini zizkien herritarrei.

Aurtengoan, berrikuntza gisa, ez da su artifizialik izan, "zaratarekiko sentikorrak diren bizilagunei errespetuz". Horrez gain, udaletxeko bigarren pisuko hiru balkoietatik pankartak bota zituzten, "Ez beti da ez" esaldia osatuz. Alkateak ozen aldarrikatu zuen: "Ez Zarautzen, ez Iruñean, ez inon, ez beti da ez!". 

Erlazionatuak