Sanpelaioak 2018

Irudietan: Oilasko biltzea

Aritz Mutiozabal 2018ko eka. 27a, 15:43

San Pelaio bigarrenarekin bat eginez, oilasko biltzea egin dute Iñurritza Jai Batzordeko kideek eta hainbat bizilagunek. Iñurritzatik abiatu dira 06:00etan, eta ibilbidean hainbat geldialdi egin dituzte, ohiko dantza egiteko. Bien bitartean, baserri, etxe eta taberna batzuetako jabeek mokadutxoak eta edariak eskaini dizkiete. 14:00ak pasatxo iritsi dira Iñurritzako zelaira.