Sanpelaioak 2018

Irudietan: Presoen aldeko herri bazkaria

Txosnaguneko egitarauak aurrera darrai festetako hirugarren egunean ere. Gaurkoan, hainbat herritar elkartu dira presoen aldeko herri bazkarian. Aurpegiei erreparatuta, ezagun da sanpelaioetako hirugarren eguna dela iadanik, baina umoretsu eta festarako gogoz jarraitzen dute herritarrek, jaia eta aldarriak uztartuz. Patatak errioxar erara jan ostean, Andoni gitarrista jardungo da bazkalostea girotzen.