Zarautz Abesbatzak Udako Kontzertua emango du

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 2a, 12:06
Zarautz Abesbatza zuzeneko batean. (Zarautz Abesbatza)

Uztailaren 14an izango da emanaldia, 22:00etan Frantziskotarren elizan.

Aurten errepertorio anitza aurkeztuko digu Abesbatzak. Kontzertua eliz musikarekin hasiko da, Zarautz-Txikik parte hartuko duen Ave Verum eta Panis Angelicus kantekin besteak beste, eta ondoren, kanta profanoak zein habanera estilokoak izango ditugu entzungai. Oporrak hartu aurretik Abesbatzak emango duen azkenetariko emanaldia izango da hau.