Hazilan proiekturako deialdia egin du Udal Elkarteak

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 5a, 18:55

Edizio honetan kudeaketa sistemen gaia landuko dute parte hartzaileek.

Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan proiektuaren 6. ediziorako deialdia egin du. Proiektu honek enpresen premia errealen identifikazioa du oinarri. Premia horien arabera egin izan ohi da edizio bakoitzaren trebakuntza diseinua. Oraingo honetan, kudeaketa sistemen gaia landuko dute parte hartzaileek. Horixe izango da berrikuntzarik nabarmenena, eta beharrezko ezagutzak eskuratu ondoren, gazte kualifikatuek eskualdeko enpresentzat landuko dituzte proiektuak.

Izen ematea zabalik egongo da uztailaren 9tik 27ra eta uztailaren 18an, 10:00etan, informazio saio bat egongo da interesa duen ororentzat.