Hiru gazte atxilotu dituzte lapurreta egitea egotzita

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 9a, 11:18
Ipar kalea (Dorleta Agiriano Lai).

Larunbat goizaldean, 07:30 aldera, hiru lagun atxilotu zituen Ertzaintzak, herriko hainbat lokaletan indarra erabilita lapurreta egitea leporatuta. Ustez, zuloa eginda Ipar kaleko lokal baten sartu eta vending makinetan lapurreta egin zuten. Horrez gain, Nafarroa kaleko beste biltegi batera ere sartu ziren lapurreta egitera. Atxilotuak 20 eta 19 urteko gazteak dira.