GaztiakBetiGazte eta Sintrom garaile Txaparrotanen

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 9a, 11:56
Gurutxe maia Anartxentxat taldea

Riau eta Gurutxe maia Anartxentxat taldeak izan dira txapeldunorde.

Asteburu honetan jokatu da helduen Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketa Desertu Txikian. Guztira, 112 taldek hartu dute parte; 32 emakumezkoak eta 80 gizonezkoak. Igande arratsaldean jokatu ziren finalerdi eta finalak.

Emakumezkoen kategorian, finalerdiak Martintxo eta Riau taldeek alde batetik, eta Petxotes eta GaztiakBetiGazte taldeek bestetik jokatu zituzten. Riau eta GaztiakBetiGazte iritsi ziren finalera, eta GaztiakBetiGaztek lortu zuen garaipena.

Gizonezkoen kategorian, finalerdietako bat Sintrom eta Left Power taldeen artekoa izan zen, eta bestea, Gurutxe maia Anartxentxat eta Egia Herria 1ek jokatu zuten. Sintrom eta Gurutxe maia Anartxentxatek lortu zuten finalera heltzea, eta Sintromek irabazi zuen.

Txaparrotan eskubaloi txapelketaren 15. urteurrena izan da aurten, eta giro paregabean igaro da asteburua. Urteurrenaren harira, antolatzaileek mozorrotuta parte hartzeko deialdia luzatu zuten, eta hainbat taldek gonbidapenari erantzunez mozorrotuta jokatu dute.