Joan den larunbatean eta igandean, hilaren 7an eta 8an, jokatu zituzten Euskal Pilota Egokitua Master Cup txapelketako kanporaketak eta finala, Zarautzen eta Legazpin. Finalera iristea lortu zuten Jurdan Arakistain zestoarrak eta Lorea Iribar zarauztarrak, Susana Berrarekin eta Iraitz Huegunekin batera, hurrenez hurren. Finala 25 eta 12 irabazi zuten Iribarrek eta Huegunek.
Txapelketako antolatzaileen esanetan, “itzela” izan zen asteburukoa eta, hori dela eta, “urritasunen bat dutenen alde lanean” jarraituko dutela adierazi dute.