Angel Azpillaga izan da irabazle Zurekin elkartearen ekaineko zozketan
Zarauzko Hitza
2018ko uzt. 9a, 12:50
Zurekin elkarteak aurreko hilean aurkeztu zuen zozketaren ekaineko irabazlea Angel Azpillaga izan da, eta Patxiku tabernan bete zuen parte hartze tiketa. Ia 5000 tiket jaso dira parte hartu duten 24 establezimenduetatik. Zozketak uda osoan zehar egingo dira, hilabete bukaeran.