Amatriain, Beato eta Letemendia, Gipuzkoako Surf Txapelketan garaile

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 9a, 18:13

Gipuzkoako Surf Txapelketa jokatu dute asteburuan Donostiako Zurriola hondartzan, eta herriko surflariek emaitza onak lortu dituzte. Maila nagusian, Roberto Letemendia zarauztarra nagusitu zen; 15,6 punturekin irabazi zuen finalean, Bitor Garitonandiaren aurka. Beste kategoriei dagokienez, 18 urtez azpikoetan Iker Amatriain izan zen garaile, eta 16 urtez azpikoetan, berriz, Mikele Beato.

Argazkiak: Gipuzkoako Surf Federazioa eta Mikele Beato