Udako Kontzertua eskainiko du Zarautz Abesbatzak

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 10a, 17:28
Zarautz Abesbatza (Euskaraldia)

Larunbat honetan izango da, 22:00etan, Frantziskotarren elizan.

Errepertorio zabala aurkeztuko du Zarautz Abesbatzak, larunbatean eskainiko duten Udako Kontzertuan. Emanaldia elizako musikarekin hasiko dute, Zarautz-Txikiren parte hartzearekin bi kantetan: W. A. Mozarten Ave Verum eta Cesar Francken Panis Angelicus kantentan, hain zuzen ere. Jarraian, kanta profanoak eskainiko dituzte, eta habanera estiloko kantak, besteak beste. Saioa larunbat honetan izango da, 22:00etan hasita, Frantziskotarren elizan.

Zarautz Abesbatzak uztailaren 28an emango du udako azken kontzertua: Gorlizko Habanera Jaialdian parte hartzeko gonbidatu dute, eta han emango dute oporrak hartu aurreko kontzertua. Irailaren 8an, urtero bezala, Arantzazu eguneko Salbea Frantziskotarren elizan kantatuz emango diote hasiera ikasturteari.