Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen ikuskizuna izango da ostegunean

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 11a, 10:24
Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak. (Tutik Clowns)

Uda osoan, ostegun arratsaldero, haurrentzako ekitaldiak antolatu ditu udalak: ipuin kontalariak, magoen emanaldiak, tailerrak eta puzgarriak izango dira, besteak beste.

Ostegun honetan, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen Txirinbolo ikuskizuna izango da, 18:30ean, Lege Zaharren enparantzan. Emanaldi honekin emango die hasiera udalak uda osorako antolatu dituen haurrentzako egitasmoei.

Hona hemen udako programazioaren barruan antolatu diren gainontzeko haurrentzako ekintzak:

  • Uztailak 19. Apaxi ipuin kontalaria, 18:30ean, Lege Zaharren enparantzan.
  • Uztailak 26. Larrosa eta igela haurrentzako tailerrak, 18:30ean, Lege Zaharren enparantzan.
  • Abuztuak 2. Haurrentzako puzgarriak, 18:30ean, Lege Zaharren enparantzan.
  • Abuztuak 9. Eriz magoaren emanaldia, 18:30ean, Lege Zaharren enparantzan.
  • Abuztuak 16. Go!azen musika ikuskizuna (Aste Nagusiaren barruan), 20:00etan, Dama parean (malekoian).
  • Abuztuak 23. Ezetz konta! ipuin kontalariak, 18:30ean,Lege Zaharren enparantzan.