Irudietan: Bertso musikatuen emanaldia, Bertso Astean

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 13a, 10:49

Motxian bertso eskolak 18. aldiz antolatu du Bertso Astea. Atzo iluntzean eman zioten hasiera egitarauari, bertso musikatuen emanaldiarekin. Torre Luzeako parkean izan zen, eta jende ugari bertaratu zen ikuskizunaz gozatzera.

Bestalde, Eonaixilik bertsopaper lehiaketa martxan jarri dute aurten ere, eta bertso musikatuen ondoren banatu zituzten sariak.

Gaur, ostirala, 19:00etan IV. Bertso Pelota Desapiyua izango da Frontoi Txikin, eta euria egingo balu, Zinema pilotalekura lekualdatuko lukete. 22:30ean, berriz, bertso saioa izango da Torre Luzeako parkean. Euria egingo balu, Merkatu plazan egingo litzateke.

Bihar, larunbata, 10:30ean hamaiketakoa egingo dute Musika plazan. 12:00etan, Txepelketa abiatuko dute, tabernaz taberna, eta 15:00etan bazkaria eta Txepelketako finala izango dira Egoki tabernan.

Erlazionatuak