Parkour ikastaroa antolatu du Gazteria Departamentuak

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 16a, 09:00
Parkour ikastaroa.

Abuztuaren 17an izango da, malekoiko skate parkean. Izen ematea uztailaren 16tik aurrera izango da.

Udaleko Gazteria Departamentuak doako parkour tailerra eskainiko du abuztuaren 17an, 12-17 urte bitarteko gazteentzat. Malekoiko skate parkean izango da, eta saioa bi txandatan banatuko da; bata, 18:00etatik 19:00etara, eta bestea, 19:00etatik 20:00etara. Tailer honen bidez, parkourraren oinarriak eta kaleko elementuak erabiltzeko modu desberdinak ikasteko aukera izango dute gazteek.

Plaza mugatuak izango dira, eta izen emateko Gazte Informazio Bulegora edo Gazteria Sailera joan beharko dute interesatuek, uztailaren 16tik aurrera. Informazio gehiagorako, 943-00 51 22 telefono zenbakira deitu daiteke, 688 81 24 39 zenbakira whatsapp mezua bidali edo gazteri@zarautz.eus helbidera idatzi.