Biotopoa ezagutzeko lehen irteera egin dute

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 14a, 18:00
Bisitariak biotopoko egurrezko pasabidean. (@LuciaSEOEuskadi)

Udaleko Agenda 21ek antolatuta eta Debanaturako nahiz Seo Birdlife elkarteko kideek gidatuta, herriko altxor naturalak ezagutzeko bisita gidatuekin hasi ziren ostiralean. Iñurritzako biotopoan egin zuten estreinako saioa; ostiralero izango dira irteerak eta hurrengo astean, uztailaren 27an, Garate-Santa Barbara eremuko basoak bisitatuko dituzte.