Atzo arratsaldean eman zioten hasiera auzoko jaiei Vista Alegren, eta gaur ere ez da girorik falta. Arratsaldean, esaterako, zezen txikiekin eta ponykin gozatzeko parada izan dute, batez ere, etxeko txikienek. Iluntzean musika izango dute, eta bihar biribilduko dituzte festak haurrentzako nahiz helduentzako hainbat ekitaldirekin.