Askizu Agility Club elkarteak antolatuta, atzo arratsaldean eta gaur goizean agility probak jokatu dituzte Astin. Futbol zelai artifizialean atondu dute zirkuitua, eta txakurrek hainbat oztopo gaindu behar izan dituzte. Aipatu probak Espainiako Txapelketarako puntuagarriak izan dira.