Azkeneko bi lorpenak ospatu ditu Badok13 taldeak

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 15a, 16:11

Astean zehar lortutako Gipuzkoako Txapelketa eta atzo Plentzian irabazitako Karmengo Amaren Ikurriña ospatzeko, 13:00ak pasatxo zirela elkartu dira Badok13 taldekoak Musika Plazan. Herritarren txalo artean bi banderak astindu ostean, txistularien laguntzarekin abiatu dira udaletxera. Bertan berriro astindu dituzten banderak, eta, ondoren, balkoian jarri dituzte erakusgai.