Jose Reyes Ramosek irabazi du Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 15a, 16:49
Jose Reyes Ramosek jaso du Aire Zabaleko Pintura Azkarra Lehiaketako lehen saria (Aritz Mutiozabal).

34 lagunek hartu dute parte Artezaleakek 55. aldiz antolatutako sariketan.

55. Aire Zabaleko Pintura Azkarra Lehiaketa egin dute gaur goizean, Julian Ugarteren 20. Oroimenezkoa, Artezaleak elkarteak antolatuta. Guztira, 34 margolarik hartu dute partea, eta herriko hainbat kale eta txokotan ikusi ahal izan dira beren koadroak lantzen. Ondoren, Lege Zaharren enparantzan jarri dituzte erakusgai, eta sari banaketa ekitaldia 14:30ean egin dute.

Aurten, Jose Reyes Ramosi egokitu diote 1.000 euroko lehen saria; bigarren saria Alberto Marquez Ruizentzat izan da, 800 eurekin, eta hirugarrena Juan Carlos Langentzat, 500 eurorekin. Zarauzko margolari onenaren aitortza Iñaki Laskibarrek jaso du, 300 euroko saria jasoz. Gaztetxoen mailan, 11-16 urte bitartekoetan, Marcos Arauzo izan da garaile, eta haurren mailan, 8-11 urte bitartekoetan, Paula Arruza; lehenari 100 euro eman dizkiote, eta eta bigarrenari, berriz, 50 euroko balio duen pintatzeko materiala.

Epaimahaia ondorengo lagunek osatu dute: Kirol zinegotzi Nekane Iribarrek, Leticia Eizagirre galeristak eta Iñigo Ormazabal, Marian Aranburu eta Mertxe Arana artistek.

Erlazionatuak