Asteburu honetan izango da Adarretatik musika jaialdia

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 16a, 10:52
Adarretatik jaialdiaren kartela.

Merkatuan, Musika plazan eta Borghetton egingo dira kontzertuak, hiru egunetan zehar. Zehaztua dago egitarau osoa.

Maiatzean aurkeztu zuten Adarretatik musika jaialdi berria, eta asteburu honetan izango da, herriko hiru leku desberdinetan: Merkatuan, Musika plazan eta Borguetton. "Musikaren ertzak ukitu" asmoz sortu zen egitasmo hau, eta kultura eta musika "erdigunean" jarriko dituela azaldu zuten Oier Aranzabal eta Mikel Unzurrunzaga Makala sustatzaileek.

Hona hemen Adarretatik musika jaialdiaren egitarau osoa:

Uztailak 20, ostirala

  • Sara Mansilla. 12:30ean, Merkatuan.
  • Rafa Rueda. 19:30ean, Musika plazan.
  • DJ Tahira. 20:30ean, Borghetton.
  • Buffalo. 22:30ean, Borghetton.
  • The Souljazz Orchestra. 23:45ean, Borghetton.

Uztailak 21, larunbata

  • Juan Valls. 12:30ean, Merkatuan.
  • Mikel Urdangarin. 19:30ean, Musika Plazan.
  • DJ Budin. 20:30ean, Borghetton.
  • Elkano Browning Cream & JM Ecay. 22:30ean, Borghetton.
  • Akatz. 23:45ean, Borghetton.

Uztailak 22, igandea

  • Oso fan. 12:30ean, Merkatuan.
  • Gasteiz Big Band. 19:30ean, Borghetton.
Erlazionatuak