Bihar jokatuko dute finala Frontoi Txikiko Emakumezkoen X. Paleta Txapelketan

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 17a, 10:06
3. eta 4. postuak erabakiko dituzte aurrena bihar, eta gero, txapelketako irabazleak zein diren

Aurrena 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Ekhiñe Balerdik eta Garazi Urdangarinek, Mirian Arrillaga eta Ane Arteagaren aurka. Ondoren, finalean neurtuko dira Garazi Eizmendi eta Nahia Eizmendi, Miren Larrarte eta Itxaso Erasunen kontra.

Amaitzear da Frontoi Txikiko Emakumezkoen X. Paleta Txapelketa. Bihar, 18:30etik aurrera, aurtengo azken bi partidak jokatuko dituzte. Aurrena 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute. Aurrez aurre izango dira Ekhiñe Balerdi-Garazi Urdangarin eta Mirian Arrillaga-Ane Arteaga.

Ondoren, finaleko partida. Bikoteak, hauek: Garazi Eizmendi-Nahia Eizmendi eta Miren Larrarte-Itxaso Erasun.

Eguraldi txarra egingo balu, partidak Zinema pilotalekuan izango liratezke, Frontoi Txikin beharrean.

Astelehenean jokatu zituzten finalerdiak

Atzo bertan erabaki zuten zein izango diren finalistak. Lehenengo txartela lortu zutenak Miren Larrarte eta Itxaso Erasun izan ziren, 30-22 emaitzarekin irabazita Mirian Arrillaga eta Ane Arteagari.

Bigarren partida, berriz, Garazi Eizmendik eta Nahia Eizmendik irabazi zuten 30-16, Ekhiñe Balerdi eta Garazi Urdangarinen aurka.