HARA! Txabillotarren hiru belaunaldi elkarrizketatu dituzte 'Faktoria' saioan

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 17a, 16:10
Oskar Mutiozabal eta Jose Mutiozabal 'Pepe Txabillo' aita-semeak, artxiboko irudi batean. (Amaia Urbieta Arruti)

Jose Mutiozabal Pepe Txabillo, Oskar Mutiozabal eta Oier Mutiozabal elkarrizketatu dituzte Euskadi Irratiko Faktoria saioan. San Pelaio bezperan eginiko omenaldia gogora ekarriz, erraldoi eta buruhandien ardura daramaten familia bereko hiru belaunaldiak irratian jardun dira solasean. Audioa osorik entzuteko, egin klik hemen.