Benito Lertxundik kontzertua emango du irailaren 1ean

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 18a, 12:35
Oriotarrak disko berria aurkeztuko du laster, eta Zarauzko kontzertuan lan berriko hainbat kantu eskainiko ditu aurrerapen gisa. Sarrerak salgai daude jada.

Irailaren 1ean kontzertua emango du Benito Lertxundik Udal Kiroldegian, eta kontzerturako sarrerak jada eskuragarri daude Orioko Kutixi kafetegian, Zarauzko Sanz Enea Kultur Etxean eta intereneten Entradium atarian.

Sarrerak aldez aurretik erosiz gero 22 eurotan eskuratu daitezke. Horrez gain, antolatzaileek jakinarazi dute egunean bertan, 21:00etatik aurrera ere salgai jarriko dituztela txartelak leihatilan, 25 euroren truke.

Disko berria aurkeztuko du oriotarrak laster, eta Zarauzko kontzertuan lan berriko hainbat kantu eskainiko ditu aurrerapen gisa.