Bideoa: Ane Peñagarikanoren bertsoak, Emakumezkoen X. Paleta Txapelketan

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 18a, 21:02

Ariketa bat proposatu diete Frontoi Txikira paleta txapelketako finalak ikustera hurbildu diren ikusleei. Pilota batzuen barruan zeuden papertxo batzuetan emakumearekin eta kirolarekin lotzen dituzten hitzak idatzi dituzte. Ondoren, Ane Peñagarikano bertsolariak sari banaketaren aurretik bi bertso bota ditu, hitz horiek ardatz hartuta.