Irudietan: Frontoi Txikiko Emakumezkoen X. Paleta Txapelketako finala

Amaia Urbieta Arruti 2018ko uzt. 19a, 12:04

Hainbat herritar gerturatu zen atzo arratsaldean Frontoi Txikira, paleta txapelketako finalek erakarrita. Itxaso Erasunek eta Miren Larrartek irabazi zuten finala; beraz, Garazi Eizmendi eta Nahia Eizmendirentzat izan zen bigarren postua. Haien aurretik 3. eta 4. postuak erabaki ziren.