60ko hamarkadako exodoa aztergai Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 19a, 17:08

Ostiralean, 18:00etatik aurrera, 60ko hamarkadan Espainiatik, Euskal Herritik, Herrialde Katalanetatik eta Galizatik Europako hainbat herrialdetara alde egin zuten bi milioi herritarren exodoa aztertuko dute Photomuseumen. Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan antolatu dute saioa, eta doako sarrera izango du.